domingo, 13 de diciembre de 2015

Euskarako abestia.

Oraingo honetan, azken muxarraren abestia ikasiko dugu. Ondo ikasi, bukaeran horrekin bideo bat grabatuko dugu eta!

Aspaldi ez dela
bailara honetan
muxarrak bizi ginen
pagoen oinetan

Pagoen oinetan
negu hotzean lo
intxaurrak ta ezkurrak
lapurretan gero.

Entzun entzun gure
dolu kantua,
azken muxarraren testamentua.

Lasai bizi ginen
egun beltz batean
bi hankako piztia
sartu zen artean

Zalaparta biziz
egin zuen lana
udazken bakar batez
biluztu harana.

Ahal zuenak ihes,
gehientsuenak hil,
geroztik Leizaranen
ni bakarrik nabil.

Entzun, entzun...

Hiltzen naizenean
esan niregatik
"basoan jaio zen ta
autobidean hil".

ENTZUN...

Ta hau hola ez bazen
sartu kalabazan,
inoiz gerta ez dadin
esan dudan gisan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario