URAREN IPUINA
Txomin bederatzi urteko mutil zoriontsu bat
zen, denetarik zeukan baina mimatuegia zegoen. Etxe handi batean bizi zen eta
ez zitzaion natura gehiegi kezkatzen. Dena hasi zen astelehenen goiz batean,
Txomin esnatu zenean, egunero bezala zuzen joan zen komunera. Hor aurpegia
garbitzeko uraren txorrotari eman zion baina gero joaterakoan konturatu zen
txorrota hitz egiten ari zela! Bai, ez zegoen oraindik lotan. Txorrotak esan
zion:
-
Ey Txomin baina itxi nazazu!
Txominek txorrota irekita utzi zuen eta ura
galtzen ari zen.
Gertaera hau Txomini pixka bat arraroa iruditu
zitzaion baina aste horretan normala izaten hasi zen urarekin erlazionatutako
objetuak Txomini hitz egitea. Hurrengoak loreak izan ziren, Txomin lorategia
ureztatzen zegoenean hitz batzuk entzun zituen, loreak ziren hitz egiten ari
ziotenak:
-
Baina Txomin ez duzu ikusten ur gehiegi
gastatzen ari zarela? Ez da beharrezkoa hainbeste ur! Gainera munduan ur
eskasia dago eta egunero ume asko hiltzen dira haren faltarengatik. Mesedez,
kontuz ibili eta ez xahutu ura.
Hitz hauek mutilari pentsatzea eragin zioten.
Agian ur gehiegi erabiltzen zuen, eta bere erruarengatik ura bukatzen bazen
planetan? Txomin beldurtzen hasi zen.
Hurrengo egunean berriro gertatu zitzaion,
orduan bainua hartzera joan zenean. Txominek egunero hartzen zuen bainua eta ez
zen dutxatzen gomendatzen dutenez, baina egun horretan bainuontziak haserretuta
bronka bota zion:
-
Ume mimatua! Baina konturatzen zara nola
xahutzen duzun ura? Egunero bainua hartzen eta bainuontzia betetzen. Klaro zuri
ez zaizkizu egunero, edateko ur pixka bat lortzeko, kilometroak eta kilometroak
egin behar dituzten pertsonak inporta, ezta? Ez duzu etorkizunera begiratzen.
Erritmo honetan jarraitzen badugu ura bukatuko da laster eta pentsa ezazu zer
izango den gutaz urik gabe.
Hitz hauen ostean, Txomin benetan konturatu
zen uraren garrantziaz baita ere ze zoriontsu zen ura egunero izateagatik. Eta
txorrotari, loreei eta bainuontziari esker hasi zen ura kontuz eta beharrezkoa
zena bakarrik erabiltzen. Honi esker gure mundua zaindu eta maitatu zuen eta
munduak eskertuko dio berari eta beste jende askori. Beraiei esker gure
altxorra zaintzen dugulako.
Adierazi hitz hauen esanahiak marrazki baten bidez
|
Ur eskasia Ureztatu Txorrota Kezkatu Ura xahutu
Ura xahutu
|
_______________ _____________ _____________ _____________ ______________
Idatzi esaldiak hurrengo hitzak erabiliz.
Ureztatu:…………………………………………………………………………….
………………………………………………………………………………………...
Txorrota: …………………………………………………………………………….
………………………………………………………………………………………...
Kezkatu: …………………………………………………………………………….
………………………………………………………………………………………..
Testua horrela bukatzen da: “Beraiei esker gure altxorra zaintzen dugulako”.
Zeri buruz hitz egiten du gure altxorra esaten duenean?
………………………………………………………………………………………….
Izena: _______________________ Zenbakia: __________
Gela: _____
Zer testu mota da irakurri duzun hau?
……………………………………………………………………………………….
Zer lortu nahi du testu honen egileak?
a. Irakurleari urari buruzko informazioa
ematea.
b. Jendea disfrutatzea eta aldi berean
uraren garrantziaz ohartaraztea.
c. Urarekin lotutako gauzak hitz egin
dezaketela kontatzea.
Norentzako dago egina testua?
a. Umeentzako, umeek bakarri irakurtzen
dituztelako ipuinak
b. Helduentzako bakarrik.
c. Helduentzako zein haurrentzako.
Ordenatu Txomini hitz egiten hasi ziren arabera.
Txorrota
_____
Bainuontzia _____
Loreak ____
Zergatik zegoen haserre bainuontzia Txominekin?
………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
Esan hurrengo esaldiak egia ala gezurra diren. Gezurra direnak zuzendu.
Urarekin lotutako gauzak Txomineri pentsarazten
diote.
………………………………………………………………………………………
Loreek Txomineri bainatzean ur gehiegi
xahutzen duela esaten diote.
……………………………………………………………………………………..
Munduko pertsona guztiok ura eskura
dugu.
………………………………………………………………………………………
Txomin azkenean urarekin zuen jarrera
guztiz aldatu zuen.
………………………………………………………………………………………
Ipuin honek zerbait erakutsi nahi digu, zer da?
…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
Zuk noizbait ura xahutu duzu? Zergatik?
……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..
Zure bizitzan, uraren erabilerarekin lotuta, zerbait aldatu beharko zenuke?
Azaldu.
………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………
No hay comentarios:
Publicar un comentario