domingo, 13 de diciembre de 2015

Proiektuaren egunerokoa

Egun hauetan zehar, egunero eguneroko bat idatziko duzu.  Gogoratu egunerokoaren eskema:

___________________Data______________________

Egunean zehar egindakoa kontatzea, ordenean. Ez ahaztu honelako hitzak erabiltzeaz: Lehenik,ondoren, hau egin eta gero, hau egin ostean, beranduago, azkenik... 

Sentimenduak azaltzea.


Adibidea;
Uztailak 13, osteguna

Bilbotarra naiz, hiri eder honetan jaioa. Lan egiten dut (zorionez), ezkonduta nago eta alaba bat daukat, eta zergak ordaintzen ditut. 38 urte bete berri ditut eta ez dut gidabaimenik, ez eta kotxerik ere.
Egunero, azken 13 urteotan egin dudan moduan, garraio publikoan edo oinez joaten naiz lantokira, eta aukera hori izateagatik zoriontsu sentitzen naiz. Izan ere, sasoiari eusten diot, ez dut kutsatzen, eta ia ez dut dirurik gastatzen eguneroko joan-etorrietan.
Baina, azkenaldian, oso kezkatuta nabil, beldur naizelako ibilgailu batek harrapatuta hilko ote naizen, alaba aitarik gabe utziko ote dudan, zebrabide batean tetraplegiko geratuko ote naizen, edota egunero itotzen gaituen kutsadurak eragindako arnasketa-gaixotasunen batek hilko ote nauen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario